FOTOGRAFÍAS
       

ANDOAINgo Taldea
Gu 13-15 urteko Andoaingo neska-mutilak gara. Rania, Naiara, Julen, Cristiana, Raul, Angel eta Zuriñek osatzen dugu “Belabixi” taldea.

Asteazkenetan Andoaingo Belabiko lokalean biltzen gara arduratzen gaituzten gaiez hitz egiteko. Abiapuntua “Azaro Morea” ekintza izan zen, genero indarkeriaren gaia landu, salatu eta kontzientziatzeko. Geroztik beste gai anitz jorratu ditugu, arrazakeria, homofobia, diskriminazioa, immigrazioa, sexualitatea…

Gogoa genuen ikasi dugun guztia gizarteratzeko eta beste gazte batzuei ikasitakoa erakusteko. Oraingo hontan, maskarada berezi bat prestatu dugu. Maskaren joko honetan gure jarrerak eta emozioak landuko ditugu modu berezi batean.

Besarkada handi bat eta elkar ikusten gara!

DONOSTIA EGIAko Taldea
14-16 urte bitarteko hamabi gaztek osatzen dugu taldea. Eskola eta auzo ezberdinetakoak izan arren, egiako gaztelekua da gure elkargunea. Denak elkar ezagutzen ginen arren, batzuen arteko harremanak oso azalekoak ziren. Partekatzen dugun zaletasunarengatik, gaztelekuko beste proiektu batean (“Birziklatu”) hobeto ezagutu gara eta gure harremanak sendotu dira.

Birziklatu proiektuan egiten ari garen lanaren prozesua pausoz pauso azaltzeko eta dokumentatzeko asmoa dugu Gazte Forum proiektuko DVDan. Horrekin batera, proiektuan zehar burutu ditugun talde dinamikak erakutsiko ditugu eta horrela bi proiektuak uztartzen ditugu.

 

URNIETAko Taldea
Kaixo! Urnietako 14-15 urteko 8 neska gara eta aurtengoan ere Gazte Forum proiektuan hartuko dugu parte, gure hirugarren aldia izango delarik. Laguntasuna eta taldea eta Nerabe izateak suposatzen duena gaiak landu ostean, aurtengoan hezkuntza sistemari kritika egingo dion laburmetrai bat aurkeztuko dizuegu. Proiektua asteartero landuko dugu, horretarako gure ikastetxea den Azkorte ikastolako instalazioak erabiliko ditugularik.

Laister arte!!!!

 

ERRENTERIA BERAUNgoTaldea
Berauneko Gaztelekuko 13-16 bitarteko adina dugun hamar kide inguruko taldea gara. Aurten, San Markosen zahar egoitzan egiten ari garen proiektuan oinarrituz, garatuko dugu laburmetraia.
Proiektu honetan ostegunero San Markoseneko adineko herritarrei bisita egiten diegu. Hauekin ezagutzen, esperientzien... elkartrukea egiten dugu elkarrizketa eta jokuen bidez.

 

ERRENTERIA GABIERROTAkoTaldea
Gabierrotako Gaztelekuko 10 gazteez sortutako taldea gara. Taldea oso anitza da, herrialde ezberdinetako gazteok osatzen dugu. Gaztelekuan elkargunean egiten ditugun hausnarketen inguruan lan egiten ari gara; hain zuzen, gaur egungo mugikorren erabilera eta errealitatearen arteko aldeak.

 
 

AZKOITIAkoTaldea
Azkoitiko DBH1 eko neska talde bat gara. Neska taldeetan ohikoak diren liskarren inguruko lanketa bat egin eta isladatu nahi izan dugu ikusentzunezko batean, kuadrila guztietan egoten baita arazoren bat do beste, baita gurean ere.