FOTOGRAFÍAS
       

ANDOAINgo Taldea
Gu 13-15 urteko Andoaingo neska-mutilak gara. Adela, Romiko, Julian, Naiara, Julen, Cristiana, Angel eta Zuriñek osatzen dugu “Belabixi” taldea.

Asteazkenetan Andoaingo “Belabiko” lokalean biltzen gara eta bertan, arduratzen gaituzten gaiez hitz egiteko. Abiapuntua “Azaro Morea” ekintza izan zen, genero indarkeriaren gaia landu, salatu eta kontzientziatzeko . Geroztik beste gai anitz jorratu ditugu, arrazakeria, homofobia, diskriminazioa, immigrazioa, sexualitatea…

Gogoa genuen ikasi dugun guztia gizarteratzeko eta beste gazte batzuei ikasitakoa erakusteko. Horretarako rap-reggae bideo musikal bat egitea erabaki dugu modu dibertigarri batean adierazteko pentsatzen eta sentitzen duguna.

DONOSTIA EGIAko Taldea
Egiako Gaztelekuko lagun talde bat gara. Gure adin tartea 13-16 urte bitartekoa da eta gure arteko erlazioa Gaztelekuan sortu zen. Lehengo urtean kartera bat lapurtu zuten eta arazo horretan proiektu honetan parte hartuko dugunak egon ginen. Arazo hori lantzeko asmoz bideo muntai bat egitea erabaki genuen eta bertan arazoa islatuko dugu. Proiektu honekin gure arteko erlazioak indartzea espero dugu.

 

URNIETAko Taldea
Kaixo! Gu Urnietako Gaztelekuko 12 eta 13 urteko neska talde bat gara eta aurreko urteko esperientzia atsegina errepikatzeko asmoarekin, aurten ere Gazte Forum proiektuan parte hartuko dugu.

Aukeratu dugun gaia azaltzeko orduan, esan, gaur egun, nerabezaroa izeneko trantsizio fase batean gaudenez, hau hobeto ezagutzeko haur, nerabe edota gazte izateak suposatzen duenaren inguruan hausnartzea erabaki dugula. Honetarako, aurretik hezitzaileekin gaiaren inguruko lanketa bat egin ostean, laburmetraian egoera erreal ezberdinak parodiatuko ditugu ingurukoek nola ikusten gaituzten aztertu edota ulertzeko asmoarekin. Gure helburua, familia, lagun edota komunitate mailan jasotzen dugun tratua aztertzea da, bai haurrak izan ginenean, bai eta orain nerabezaroan murgilduak gaudelarik. Honetarako, estereotipo ezberdinen inguruan eztabaidatuko dugu, hauek horrela izatearen arrazoiak ulertzeko eta guk herrian dugun edo izan dezakegun tokia aldarrikatzeko.

 

DONOSTIA INTXAURRONDOko Taldea
Intxaurrondoko gazte koadrila bat gara, 17-18 urte bitartekoak. 12k osatzen dugu koadrila eta guztiak mutilak gara. Proiektu honen bidez gure koadrilaren egoera hobetzea dugu helburu.

 

ERRENTERIA BERAUNgoTaldea
Errenteriako Beraun auzoko gazte lekuko lan taldea gara eta laburmetraia hau egin dugu hainbat gaztek jasan ditzaketen "estigmak" azaltzeko helburuarekin. Jendearen erreakzioak erakutsi nahi izan ditugu, gizartearen aniztasuna kontuan izanda. Akaso guztiak berdinak al gara?

 

ERRENTERIA GABIERROTAkoTaldea
Errenteriako gazte talde bat gara, Gabierrota auzoko gazte lokaleko 12 gazte, hain zuzen ere. Ikasturte honetan, gazteek dauzkaten beldurrei eta ekarri ditzaketen ondorioei buruzko, hausnarketa sakon bat egin dugu. Azken urtetako gazteen egoera jasangaitzak aintzat hartuta, beldurrak eta etsipenak bultzatuta hartzen dituzten erabaki dramatikoak mahai gainean jarri nahi ditugu laburmetrai honetan. Gabierrotako Gazte Lokala.

 

DONOSTIA BIDEBIETAkoTaldea
Duela hilabete batzuk ez genuen elkar ezagutzen. Hiri berdinean bizi ginen, auzo ezberdinetan, ikastetxe ezberdinetan ikasten genuen, toki ezberdinetan egoten ginen, gauza oso ezberdinak egiten genituen…
Gauza bakar bat elkartzen gintuen: DANTZA, MUSIKA eta INTERPRETAZIOA

Duela hilabete batzuk “Antzerki musikal” batean parte hartzeko proposatu ziguten eta azken zazpi hilabete hauetan astero, Bidebietako Gaztelekuan, hitza eta gorputzaren bitartez hausnartuz gai hauek landu ditugu: Laguntasuna, estereotipoak eta eredu sozialek, segurtasun falta eta beldurrak eta inkomunikazioa besteak beste.

“OLATUTALKA”rako Donostiako Bidebieta auzoko plaza batean antzezpena egin genuen eta Gazte Forum-en gure lanaren bideoa aurkeztu nahi dizuegu.