GAZTE FORUM 2014, HeziZerb elkarteak kudeatu eta garatzen du eta Gipuzkoako lurralderaino zabaltzen da.

Gazteleku eta kale heziketa programetako hezitzaileek (edo gazteei zuzenduriko beste gizarte hezitzaileek), askotan, gazteen artean talde-egoera kezkagarriak ikusten dituzte, bere zaurgarritasunarengatik, hauskortasunarengatik, arrisku egoeragatik, erakusten dituzten jokaerengatik, euren artean edo/eta ingurunearekin erlazionatzeko moduarengatik,… Baina era berean hezitzaileek, lagun-taldea ezinbestekoa dela uste dute, garapen pertsonalerako funtsezko osagaiak dauzka, gazteei hauek ezagutzen eta sustatzen laguntzea baino ez da behar.

Maiz, aitzakia bat besterik ez da behar izaten hezitzaile-gazte harreman maila batean sartu eta euren egoeraren kanpo ikuspegi bat eskaintzea, eta positiboa, eraikitzailea, aberasten dituen eta euren heltze prozesuan lagungarria den konnotazio bat ematea.

Gazte Forum egitasmoak, pertsona zein lagun taldearen inguruan hausnartzeko aukera eskaini nahi du: pertsonarteko harremanak, talde baloreak, lagun taldearen ahalmenak, talde presioa, arriskuak... Bizipeneko prozesu burutsu baten ostean, talde hausnarketa horrekin, ikus-entzunezko muntai bat sortzea da asmoa (film-laburra, dokumentala, bideoklipa, argazki-muntaia…), honek, beste gazteentzat eta orokorrean biztanleriarentzat esportagarria den mezu bat bilduko duelarik.

Gakoa, eurengan “hitz egin” eta hausnartzean datza, euren taldea, kezkak, zailtasunak, indar-guneak,... ez ordea arrotza zaien gai bati ekitea.

Izena eman duten programa guztien artean eta bideo-muntai horrekin, lehiaketa batean parte hartuko dute. Bestalde partaideek, hezitzaile eta teknikariekin batera, irabazlearen hautaketan parte hartuko dute elkargune jardunaldi batean. Produktuak hartzaile ezberdinentzako herri eta lurralde mailan zabalduko dira: ikastetxeak, gurasoak, gazteei irekita, teknikari eta politikariei, komunitateari... hala ulertu ezkero. Lan guztiekin (edota aukeratutakoekin) euren hedapenerako DVD/CD bat egingo da.