ARGAZKIAK
       

Kaixo! Talde hau 13 eta 15 urte arteko bost gaztek osatzen dugu. Egiako gaztelekuan denbora dexente pasatzen dugu elkarrekin afizioak konpartitzen, horien artean graffitiak . Hauen inguruan materiala, ideiak, esperientzia onak eta txarrak,… konpartitzen ditugu. Gure hausnarketa gai honen inguruan egingo dugu, aukera ona guretzat!!

Kaixo! Gu Getariako Gaglo gaztelekutik gatoz, Gazte-Forum bideo txapelketa hau irabazteko asmoz. Gu, Iker, Pablo, Roy, Josu, Ibai eta Aitor gara, eta gu elkartzen gaituen gauza GURE TXORO HAIZE GALANT HAU DA!

Kaixo! Gu Hondarribiko zortzi neska gara. Gure izenak Irene, Naroa, Ilargi, Laura, Itsasne, Enara, Maddi eta Laura dira. 14-15 urte ditugu eta gure afizioa Long-a da. Ez zaizkigu asteburu euritsuak gustatzen, lokalik ez dugunez asteburuetan gauza dibertigarriak egiten saiatzen gara. Eskolatik kanpo eta long-a kenduz batzuk dantza egiten dugu, beste batzuk musika, golf-a eta saskibaloia ere. Ilusio handiz egiten dugu bideo hau!

Urnietako Gaztelekuko 14 eta 17 urteko 4 neskaz osatutako taldea gara. Gure izenak Fátima, Garazi, Oihana eta Oihane dira. Eskubaloia, dantza, lagunekin egotea eta musika entzutea dugu gustoko. Aurten, Gazte Forum lehiaketako Urnietako ordezkariak gara.

LEHEN SARIA

Aupa!! 16-17 urteko 11gazte gara aurten Gazteforumera aurkeztu garenak.
Pertxa, Kimber, Beni, Iza, Amalia, Alazne, Andrea, Telmo, Irati, Marcos eta Garate. Urte asko daramagu gaztelekuan eta gazteforumeko edizioren batean parte hartu dugu gehienok. Aurten
indarkeriaren inguruan hausnarketa egingo dugu.